Legezko oharra eta zerbitzua erabiltzeko baldintzak


1.   LEGEZKO INFORMAZIOA

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoa betez, www.merkatuon.eus web plataformaren zerbitzuari buruzko informazio hau eskaintzen dizugu:

Domeinuaren izena: www.merkatuon.eus

Email-a: info@merkatuon.eus.

Jabea: CBT Comunicación Multimedia S.L, Zugazarte etorbidea, 8 1º – 48930 Las Arenas – Getxo (Bizkaia): CIF: B48810345.

2.   ERABILTZEKO BALDINTZAK

2.1   Erabiltzeko baldintzen eremua, xedea eta irismena

Xedapen hauek (aurrerantzean, “erabiltzeko baldintzak”) online erosteko web plataformaren zerbitzua (aurrerantzean, “zerbitzua”) eskuratzeko eta erabiltzeko modua arautzen dute. Zerbitzu hori Abanto Zierbenako Udalak eskaintzen die Interneteko erabiltzaileei (aurrerantzean, “erabiltzailea/k”) www.merkatuon.eus domeinuaren bidez. www.merkatuon.eus

Arestian esandakoa ezertan eragotzi gabe, zerbitzuan sartutako funtzionalitate jakin batzuk eskuratzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak egon daitezke (aurrerantzean, “baldintza bereziak»). Baldintza horiek, kasuaren arabera, erabiltzeko baldintzak ordezkatu, osatu edo aldatuko dituzte, eta, haien arteko kontraesanik izanez gero, baldintza horien gainetik egongo dira. Horrenbestez, funtzionalitate edo zerbitzu horiek erabili aurretik, erabiltzaileak horiek arautzen dituzten baldintza bereziak onartu beharko ditu, zeinak zerbitzuak berak helaraziko baitizkio, dagokion onarpen sistemarekin batera.

Erregistroa izapidetzean, erabiltzaileak berariaz eta erreserbarik gabe onartzen ditu erabiltzeko baldintzak, eta onarpen horrek idatziz eta sinatuta egindako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun bera izango du. Erabiltzaileak erabiltzeko baldintzak osorik onartzen ez baditu, ez du zerbitzua erabiltzeko baimenik izango.

Erregistratu nahi ez duten erabiltzaileentzat, erosketa gonbidatu gisa egiteko aukera dago. Erosketa formalizatzeko orduan bakarrik eman beharko dituzu zure datuak, datu horiek hurrengo erosketetarako gorde gabe. Kasu horretan ere, nahitaezkoa izango da baldintza orokorrak onartzea erosketa egiteko unean.

Abanto Zierbenako Udalak edozein unetan eta inolako aurreabisurik eman gabe, Erabiltzeko Baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena izango du, bai eta, hala badagokio, kasuan kasuko baldintza bereziak ere, lege, administrazio edo jurisprudentzia berrietara egokitzeko, bai eta une bakoitzean zerbitzuen esparruan jasotako jardueretara ere, aintzat hartuta betiere erabiltzaileen interesetarako eskubideak. Aldaketa horiek ez dute eraginik izango erabiltzaileek ordura arte erabilitako zerbitzuan.

Nolanahi ere, Abanto Zierbenako Udalak erabiltzeko baldintzen eta/edo baldintza berezien edozein aldaketari buruzko informazio zehatza emango die erabiltzaileei, eta erabiltzaile bakoitzak aldaketa horiek onartutzat joko ditu, baldin eta, horiek jakinarazi ondoren, zerbitzua erabiltzen jarraitzen badu.

2.2   Zerbitzuaren izaera eta ezaugarriak

Zerbitzuak online erosteko web plataforma bat (aurrerantzean, “plataforma”) jartzen du erabiltzaileen esku, eta, “Marketplace” modura, plataforman bertan sartutako online espazio indibidualetara edo dendetara (aurrerantzean, “online dendak”) sartzea ahalbidetzen die. Denda horiek bertako merkatari independenteek (aurrerantzean, “saltzaileak”) kudeatzen dituzte.

Horrela, ZERBITZUAK ERABILTZAILEEN eta SALTZAILEEN arteko interakzioa eta transakzioen formalizazioa errazten du; edonola ere, Abanto Zierbenako Udalaren jarduera bi aldeen arteko bitartekaritza soilera mugatzen da, haien arteko negoziazioak eta transakzioak egiteko gune bat jarrita.

Hortaz, Abanto Zierbenako Udala ez da plataforman eskainitako produktuen saltzailea edo eroslea, eta erabiltzailearekin duen harremana zerbitzura mugatzen da, erabiltzaileak plataformara sartzeko eta erabiltzeko eskubideak barne hartuta.

Horrenbestez, Abanto Zierbenako Udalak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileen edo hirugarrenen aurrean, honako hauei dagokienez: (i) saltzaileek plataformaren bidez eskainitako produktuak, haien eskuragarritasuna eta/edo kalitatea, eta (ii) eskainitako produktuen erosketan saltzaileen eta erabiltzaileen artean egon daitekeen kontratu bidezko harremana, hura ez betetzea edo hortik eratorritako bestelako kalte-galerak barne hartuta.

2.3   Baldintza teknikoak

Erabiltzailea arduratuko da zerbitzua eskuratu eta erabili ahal izateko ekipo informatikoak, gailu mugikorrak eta Interneterako konexioak eskuratzeaz, eta Abanto Zierbenako Udalak ez du inolako konpromisorik hartuko erabiltzailearekiko, elementu horiek edozein erregimenetan hornitzeari dagokionez.

Gailu mugikor baten bidez erabiltzen bada, erabiltzailea zer gailu motaren bidez konektatzen ari detektatzen da, eta erabiltzailearen gailura egokitutako webgunea erakusten da. Gaur egungo merkatuan gailu eta nabigatzaile sorta handia dagoenez, egokitzapen hori nabigatzaile hauen azken-aurreko eta azken bertsioetan egingo da:

2.4   Erabiltzailea erregistratzea

2.4.1   Erregistratzeko baldintzak


Zerbitzua 18 urtetik gorako pertsona fisikoek soilik erabil dezakete; beraz, erabiltzaile gisa horiek bakarrik erregistratu daitezke.

Erabiltzaile gisa alta emanez gero, erregistroa formalizatzean, erabiltzaileak Abanto Zierbenako Udalari bermatuko dio: (i) adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua dela eta plataformaren bidez eskainitako produktuen salerosketa formalizatzeko legezko gaitasuna duela; eta, (ii) erregistratzean ematen duen informazio guztia egiazkoa dela.

Era berean, profilaren datuak eguneratuta eduki beharko ditu, eta berehala jakinarazi beharko dio Abanto Zierbenako Udalari, baldin eta, ezustean, klausula honetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu. Hori gertatzen denean eta ez-betetze horrek irauten duen bitartean, ez du beste erosketarik egingo plataformaren bidez.

Nolanahi ere, Abanto Zierbenako Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldin eta erabiltzaileak, nahita, Abanto Zierbenako Udalak ezarritako iragazkiak saihesten baditu bere legezko gaitasuna ziurtatzeko, datu faltsuak ematen baditu edo erabiltzaile gisa erregistratzeko eta/edo zerbitzua erabiltzeko eskatutako baldintzak ez dituela betetzen ezkutatzen baditu beste moduren batean.

2.4.2   Erabiltzailearen identifikatzailea eta pasahitza

Zerbitzuaren sarbidea eta erabilera erabiltzailearen eskura egongo da plataformaren bidez, erabiltzailearen identifikatzaile baten eta erabiltzaile bakoitzak berak konfiguratuko duen pasahitz baten bidez.

Erabiltzaileak esleitzen zaion identifikatzailea eta pasahitza diligentziaz erabili beharko ditu, eta horien zaintzaz eta konfidentzialtasunaz arduratuko da, haien erabilera hirugarrenei ez uzteko —ez aldi baterako ez modu iraunkorrean— eta hirugarren pertsonei sartzeko baimena ez emateko konpromisoa hartuta.

Identifikatzailea eta pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiliz gero, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Abanto Zierbenako Udalari, ezeztatzeari ekin diezaion. Abanto Zierbenako Udalak ez du bere gain hartuko baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzukizuna, baldin eta hirugarren horiek erabiltzailearen identifikatzailea eta pasahitza erabiltzen badituzte, lapurreta, galera edo baimendu gabeko erabilera jakinarazten ez den bitartean.

2.5   Zerbitzuaren erabilera

Erregistroaren bidez, erabiltzaileak plataforman sartzeko eta haren erabilera pertsonala egiteko eskubidea eskuratzen du, ez esklusiboa eta eskualdatu ezina, eta horrek, erabiltzeko baldintzen arabera, plataformara eta online dendetara sartzeko eta online denda horietan saltzaileek eskainitako produktuak erosteko aukera emango dio erabiltzaileari.

Edonola ere, erabiltzaileak ezingo ditu honako hauek egin: (i) zerbitzutik, plataformatik edo haren esku utzitako dokumentaziotik eratorritako produktuak sortu edo aldatu; (ii) plataforman sartutako iturri kodea dezifratzen, deskonpilatzen, bereizten edo alderantzizko ingeniaritza egiten saiatu; (iii) zerbitzuaren eta/edo plataformaren erabilera saldu, errentan eman edo alokatu, osorik edo zatika; eta, (iv) zerbitzuan, plataforman eta horien erabileran ageri den itxura fisikoan sartutako edozein marka, logotipo edo bestelako abisu, legenda, sinbolo edo etiketa jabeduna kendu edo aldatu.

Hau da, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du plataforma eta bertan eskainitako informazioa ez erabiltzeko Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko, eta, oro har, Abanto Zierbenako Udalak ezarritako baldintzen araberako erabilera egiteko.

Erabiltzaileak emandako iritziak, edukiak eta, oro har, egindako jarduera guztiak bere erantzukizun esklusibokoak dira, eta Abanto Zierbenako Udala ezin izango da bere borondatez kanpoko jarduera horietatik erator daitezkeen kalteen erantzule izan, jarduera horien berri benetan izan gabe.

Erabiltzaileak saltzaileek online dendetan eskainitako produktuen erosketek eta saltzaileekin horretarako formalizatzen dituen kontratuek erabiltzailearen eta saltzaileen arteko harreman juridikoa eratuko dute, eta Abanto Zierbenako Udala harreman horretatik erabat kanpo geratuko da. Erabiltzaileak plataforman bertan eskura ditzakeen Salmenta Baldintza Orokorretan aurreikusitakoak eta/edo saltzaileak xede horretarako finkatutako salmenta baldintzek arautuko dituzte harreman horiek.

2.6   Zerbitzuaren baldintza ekonomikoak

Baldintza berezietan besterik xedatu ezean, zerbitzua doan eskuratu eta erabili ahal izango da, erabiltzaileak bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazioen sarera konektatzeko kostua izan ezik, hori bere kontura izango baita.

Aurreko aurreikuspenetik kanpo geratzen dira online dendetan saltzaileek eskainitako produktuen erabiltzailearen erosketak, horiek transakzioa egiteko gauzatzeko adostutako baldintzen arabera arautuko baitira.

2.7   Eskuragarritasuna, segurtasuna eta bermeak

2.7.1   Zerbitzuaren erabilgarritasuna

Abanto Zierbenako Udalak bere esku dauden ahalegin guztiak egingo ditu zerbitzua eskuragarri eta erabilgarri egon dadin eguneko 24 orduan, urteko egun guztietan.

Horrek, ordea, ez du zerbitzuaren eskuragarritasun osoa bermatuko ezinbesteko kasuetan edo Abanto Zierbenako Udalak, kontrolatu ezin dituen suposamenduetan; horrelakotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:

Era berean, zerbitzuaren sarbidea behin-behinean eten ahal izango da, segurtasun arrazoiak, mantenimendu beharrak edo baliabideen berregituraketa dela eta, eta horrek ez du esan nahiko Abanto Zierbenako Udalak bere betebeharrak betetzeari utzi dionik. Nolanahi ere, ahal den guztia egingo dira etenaldi horiek erabiltzaileari ahalik eta gutxien eragiteko. Programatutako etenaldiak direnean eta ahal den guztietan, erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio aldez aurretik.

Azkenik, Abanto Zierbenako Udalak beretzat gordetzen du erabiltzeko baldintzak edo, hala badagokio, baldintza bereziak betetzen ez dituen edozein erabiltzaileri zerbitzuaren sarbidea eta erabilera eteteko eta/edo blokeatzeko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe, eta etenaldi edo blokeo hori ezingo da ulertu Abanto Zierbenako Udalaren betebeharren ez betetzetzat.

2.7.2   Segurtasuna

Abanto Zierbenako Udalak dagozkion neurri teknikoak ezartzen eta eguneratzen ditu, zerbitzuaren segurtasuna ziurtatzeko eta plataforman gordetako informazioaren osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.

Esandakoa gorabehera, erabiltzeko baldintzek bere horretan ez dute inolako bermerik ematen erabiltzailearen ekipo informatikoen eta/edo gailu mugikorren edo sarearen eta azpiegituraren segurtasunari dagokionez, horien babesa hari baitagokio.

Erabiltzaileak, nolanahi ere, ezingo ditu ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu zerbitzuan eta/edo plataforman instalatuta egon daitezkeen babes gailuak edo segurtasun sistemak.

2.7.3   Bermeak

Abanto Zierbenako Udalak plataformaren eta zerbitzuaren funtzionamendu egokia bermatuko dio erabiltzaileari honako baldintza hauetan:

Plataformaren funtzionamendu egokia bermatzen da, bai eta haren programazioko akatsei lotutako edozein gorabeheraren zuzenketa ere.

Nolanahi ere, berme horretatik kanpo geratzen dira zerbitzuen kudeaketan inplikatuta dauden hirugarren hornitzaileek emandako zerbitzuak, zeinek dagozkion titularrek ezarritako berme baldintzak bete beharko baitituzte.

Era berean, klausula honen xede den bermetik kanpo geratzen dira kodearen barne akatsez bestelako arrazoiek eragindako erroreak edo akatsak. Salbuespen horrek barne hartzen ditu, besteak beste, erabiltzailearen eta/edo Abanto Zierbenako Udala ez den hirugarrenen jardunak eragindako erroreak edo akatsak, bai eta zerbitzutik kanpoko bitartekoek eragindakoak ere, hala nola erabiltzailearen ekipamendu informatikoek edo gailu mugikorrek.

Nolanahi ere, erabiltzaileak onartzen du plataforma eta zerbitzua “aurkezten diren moduan” (“as it is”) erabiltzeko ematen direla; beraz, Abanto Zierbenako Udalak ez du bermatzen zerbitzua erabiltzaileak lortu nahi dituen helburu partikularretara egokitzea. Horrenbestez, Abanto Zierbenako Udalak berak horretarako emandako zehaztapen teknikoak eta funtzionaltasunak alde batera utzita, Abanto Zierbenako Udalari ezin izango zaio eskatu inolako erantzukizunik, baldin eta zerbitzua egokia ez bada erabiltzailearen behar zehatzetarako.

2.8   2.8 Jabego intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Zerbitzua eta plataforma, bai eta elementu horien gainezko ustiapen eskubideak ere, Abanto Zierbenako Udala eta/edo hirugarrenen titulartasunekoak dira, eta Jabetza Intelektualari eta/edo Industrialari buruzko Espainiako legeek eta aplikagarriak diren nazioarteko itunen xedapenek babesten dituzte.

Erabiltzeko baldintzak onartzeak ez du esan nahi zerbitzuaren eta plataformaren edo horretan sartutako software elementuen jabetza intelektuala eta/edo industriala ustiatzeko eskubideak erabiltzaileari eskualdatzen zaizkionik, haien jabeen titulartasun esklusiboa izaten jarraituko baitute, erabiltzaileak eskuratutako erabilera eskubideari ezertan eragotzi gabe.

Aipatutako eskubideen erreserbak barne hartzen ditu (i) bai kanpo itxura (look and feel) eta PLATAFORMAREN kodea, diseinua eta nabigazio egitura (ii) bai PLATAFORMAREN bidez edozein formatutan sar eta bana daitezkeen edukiak ere.

Horren ondorioz eta 2.5 Klausulan ezarritakoarekin bat etorrita, erabiltzaileak debekatuta dauka zerbitzutik eta/edo plataformatik eratorritako obrak deskonpilatzea, deslotzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, azpilizentzia ematea edo edozein modutan transmititzea edo itzultzea.

Izen komertzialei, markei, logotipoei edo bestelako zeinu bereizgarriei buruzko aipamenak zerbitzuan, plataforman eta/edo horiek erabiltzean agertzen diren itxura fisikoan sartzea, erregistratuta egon ala ez, Abanto Zierbenako Udalaren edo hirugarrenen titulartasunekoak direnean, debekatuta dago, non eta Abanto Zierbenako Udalak edo titular legitimoak horretarako berariazko baimenik ematen ez duten.

Debekatuta dago plataforman jasotako informazioa eta horren diseinua eta horren barruan sartutako materialen aukeraketa eta aurkezteko modua erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea, jendaurrean jartzea edo antzeko jarduerarik egitea, horren helburua eta erabilitako bitartekoa edozein dela ere, Abanto Zierbenako Udalak hori egiteko berariazko baimena ematen duenean izan ezik.

Ondorioz, erabiltzaileak plataformaren bidez eskura jarritako gainerako edukiak eta zerbitzuak soilik bistaratu eta erabili ahal izango ditu, izaera pertsonal eta pribatuarekin, betiere eduki eta/edo zerbitzu horiekin jarduera komertzialak edo profesionalak garatzeko helburuarekin ez bada.

Marketplace plataformako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzeak legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu.

2.9   Estekak

Abanto Zierbenako Udalak erabiltzailearen eskura jartzen ditu, plataformaren bidez, loturako gailu teknikoak (botoiak, estekak eta bannerrak, esaterako), saltzaileek eta/edo bestelako hirugarrenek kudeatzen dituzten edo jabe diren Interneteko beste gune edo atari batzuetara iristeko, eta Abanto Zierbenako Udalak ez du horien gaineko kontrolik (aurrerantzean, “lotura guneak”).

Erabiltzaileak kontuan hartu behar du, lotura gailu horiek erabiltzean eta websitetik lotura guneetara sartzean, erabiltzeko baldintza hauek aplikagarri izateari utziko diotela.

Abanto Zierbenako Udalak ez ditu ezagutzen eta kontrolatzen inola ere lotura guneetan sartutako edukiak eta zerbitzuak, eta websitearen bidez horietarako sarbide bat jartzeak ez du esan nahi, inola ere, (i) Abanto Zierbenako Udalak lotura guneetan jarritako edukiak eta zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituela, eta (ii) Abanto Zierbenako Udalaren eta lotura gunearen arduradunaren arteko harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoela.

Horrenbestez, Abanto Zierbenako Udalak ez du bere gain hartzen lotura guneen gaineko inolako erantzukizunik, eta, beraz, ez da haien funtzionamendu, eduki eta zerbitzuen erantzulea, ezta lotura gune horien edukien loturena ere.

Erabiltzaileak jakingo balu lotura gune baten edukiak, zerbitzuak edo horren bidez garatutako beste edozein jarduera legez kanpokoa edo desegokia dela, berehala jakinarazi beharko dio Abanto Zierbenako Udalari, horrek, hala badagokio, egoki iritzitako neurriak har ditzan.

2.10   Erantzukizuna

Zerbitzua erabiltzen duenak bere kontura eta arriskupean egiten du. ERABILTZAILEA behartuta dago: (i) Abanto Zierbenako Udalaren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen, plataforma kaltetu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeen edo, edozein modutan, normaltasunez erabiltzea eragotziko lukeen jokabiderik ez egitera; eta (ii) plataforma legeekin eta trafikoaren erabilerekin guztiz bat etorrita erabiltzera.

Hori dela eta, erabiltzailea betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein kalte-galeraren erantzulea izango da Abanto Zierbenako Udalaren eta/edo hirugarrenen aurrean.

Abanto Zierbenako Udalak ez du bere gain hartuko erabileratik edo erabilera gabeziatik eratorritako inolako erantzukizunik erabiltzailearen edo hirugarrenen aurrean, 2.7.3 Klausulan berariaz araututakoaz haratago.

Bereziki eta xehetasun guztiak eman gabe, Abanto Zierbenako Udala ez da erantzulea izango erabiltzaile edo hirugarrenen aurrean honako kasu hauetan: (i) erabiltzaileak zerbitzua erabiltzean egindako akatsetatik eratorritako kalte-galerak; eta (ii) ezusteak edo Abanto Zierbenako Udalak kontrolatu ezin dituen suposamenduak.

Abanto Zierbenako Udalak ez du erantzukizunik izango, ezta ere, produktuen erosketetan erabiltzaileak eta saltzaile bakoitzak plataformaren bidez formalizatzen duten kontratua egiteri, betearazteari edo ez betetzeari lotutako kaltetan edo galeretan. Abanto Zierbenako udalak ez du parte hartzen aipatutako kontratazioan, eta haren jarduna bi aldeen arteko plataformaren bidezko bitartekaritza hutsera mugatzen da.

2.11   Datuen babesa

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten da Abanto Zierbenako Udalak tratamenduaren arduradun gisa tratatuko dituela biltzen diren datu pertsonalak eta CBT Comunicación Multimedia S.L. enpresak kudeatuko ditu datu pertsonalak, tratamendu eragile gisa.

Tratamenduaren xedeak zuzenean lotuta egongo dira erregistratzen denean onartzen dituen termino eta baldintzekin, eta aukera emango digute erosketa gertatuz gero izapidetzeko, sustapen jakin batzuk erregistratutako erabiltzaileentzat soilik eskuratzeko, eremu pribatu bat izateko eskaeren jarraipena egin ahal izateko edo erosketen historikoa ikusteko, bai eta gehien interesatzen zaizkion produktuak bere desio-zerrendan gordetzeko ere. Horrez gain, eta baimena ematen badigu, Marketplace-an eskuragarri dauden produktuen sustapenei buruzko informazioa bidaliko dizugu posta elektronikoz.

Zure datu pertsonalak tratatzeko zilegitasun-oinarria Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua da; izan ere, erabiltzaile gisa erregistratzeko baldintzak eta baldintzak onartzen dituenean, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena sustapen-mezu elektronikoak bidaltzeari dagokionez, eta 6.1.e) artikulua, tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde edo botere publikoak erabiltzearen alde egindako misioa betetzeko.

Erosketa formalizatzean, zure datuak marketplace-ko saltzaileei jakinaraziko zaizkie, eskaera eta bidalketa (hala badagokio) behar bezala kudeatu ahal izateko. Saltzaileak bere pribatutasun-politikaren arabera tratatuko ditu bere datu pertsonalak. Ez dago aurreikusita beste datu pertsonalen jakinarazpenik edo nazioarteko transferentziarik hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara, legezko betebeharra izan ezean. Datuak bildu ziren helburua betetzeko eta datu pertsonalen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, baita datuak babesteko indarrean dagoen araudian jasotako beste eskubide batzuk ere, hala dagokionean. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu Abanto Zierbenako Udalera (helbidea: Avenida El Minero, nº 2, 48500 – Abanto Zierbena, Bizkaia.)

Zure eskubideak baliatzean ez bazaizu behar bezalako arreta edo arreta eman, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, lehenbizi, Abanto Zierbenako Udaleko Datuak Babesteko ordezkari izendatu den pertsonarekin harremanetan jar zaitezke: haz-sac@abanto-zierbena.eus.

2.12   Cookien erabilera

Webgune honek cookie fitxategiak eta/edo antzeko datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko beste gailu batzuk erabiltzen ditu.

Abanto Zierbenako Udalak «Cookien politika» bat du www.merkatuon.eus webgunean bisita daitekeena.

2.13   Legedi eta jurisdikzio aplikagarriak

Online dendeen bidez garatutako jarduera merkataritza elektronikoaren, kontsumitzaileen eta eroslearen babesaren eta datu pertsonalen babesaren arloan aplikatzekoa den Europako eta Espainiako indarreko legeriaren mende dago.

Erosleen eta saltzaileen artean sortzen den edozein eztabaida edo gatazka eskumena duten epaitegi eta auzitegietan bideratuko da, Espainiako araudiak prozesu-arloan ezartzen duenarekin bat etorriz. Halaber, jakinarazten dizugu Zuzenbidean aukera duzula Europar Batasunaren online auziak ebazteko plataformara jotzeko, esteka honen bidez: http://ec.europa.eu/consumers/odr/