MERKATU.ON Abanto Zierbenako saltoki txikiak saldu, ikusarazi eta sustatzeko online gunea da. Abanto Zierbenako Udalak bultzatutako ekimen hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta Europar Batasuneko NextGeneration laguntza-lerroak finantzatzen du.
www.merkatuon.eus web-estekaren bidez, online salmenta duten saltokietara sartu ahal izango zara, produktuen eta prezioen katalogoak kontsultatu ahal izango dituzu, eta produktuak zure orgatxora gehitu ahal izango dituzu, baita saltoki desberdinetakoak izanda ere.
Erregistratu gabe egin ditzakezu erosketak, baina MERKATU.ONen kontu bat edukitzeak abantaila asko ditu. Eremu pribatu bat izango duzu zure eskaeren jarraipena egiteko eta zure eskaeren historikoa ikusteko, besteak beste. Lehen erosketa egiten duzunean, plataformak kontu bat automatikoki sortzeko aukera eskainiko dizu.
MERKATU.ONen produktuak bilatzea oso prozesu erraza da. Hasierako pantailan aurkituko dituzun produktu-kategorien arabera bila dezakezu, edo goiko aldeko bilatzailea erabil dezakezu. Bilaketak produktuaren eta saltokiaren arabera egin daitezke.
Saltoki jakin bateko produktuak bilatu nahi badituzu, lehen aipatutako bilatzailea erabil dezakezu edo hasierako pantailako “Gure dendak” atalean klik egin, eta produktu guztiak aurkituko dituzu.
Oso erraza da zure orgatxoari produktu berriak gehitzea. Produktuaren fitxa bakoitzean “Gehitu orgatxora” aukera dago. Artikulu bakoitzeko, erosi nahi duzun produktuaren pisua edo unitate-kopurua hautatu beharko duzu.
Deitu produktua eskatuko diozun saltokira. Zure telefonoa plataformaren barruko saltokiaren profilean ikusi ahal izango duzu. Gogoratu dei hori informatiboa baino ez dela izango, eta eskaeran edozein aldaketa eginez gero, zuzenean webgunean egin beharko duzula.
Ez. Nahi duzun dendarekin edo MERKATU.ONeko Informazio Bulegoko telefonoarekin kontsultatu ahal izango dituzu zure zalantzak telefonoz edo posta elektronikoz, baina erosketa web plataformaren bidez formalizatu beharko duzu.
Eskaerak herrialdeko edozein lekutatik egin daitezke. Abanto Zierbenan saltokietan jasotzeko edo etxera bidaltzeko eskaerak doakoak dira. Eskaera nazionalak Correos-en bidez kudeatzen dira eta bidalketa-gastuak dituzte.
Abanto Zierbenan etxera bidaltzeko eskaerek 10 euroko gutxieneko eskaera dute doako bidalketaz baliatzeko. Beraz, ez da 10 eurotik beherako tokiko bidalketarik egingo.
“Erosketa amaitu” klikatzean, “Eskaeraren oharrak” izeneko lauki bat agertuko da, eta bertan zure iruzkinak helarazi ahal izango dizkiozu saltzaileari, dendan bertan egingo zenukeen bezala. Saltzaileak zure oharrak jasoko ditu eta zure gustuko erosketak prestatuko ditu, zure jarraibideak bete ezin dituenean izan ezik, eta zurekin harremanetan jarriko da egoerari alternatiba bat bilatzeko helburuarekin.
MERKATU.ONen erostea guztiz segurua da. Ordainketak segurtasun-berme guztiak dituen ordainketa-pasabide baten bidez egiten dira. Halaber, HTTPS protokoloa du, SSL ziurtagiria ere esaten zaiona, datu pertsonalen transferentzia segurtasunez eta enkriptatuta bermatzeko balio duena.
Zure erosketak MERKATU.ONen ordaindu ahal izango dituzu zordunketa- edo kreditu-txartelarekin, Visa eta MasterCard baliozkoak izanik.
Pantailaren goiko aldean, eskuinean, “Nire orgatxoa” ikonoa ikusiko duzu. Bertan, gehitu dituzun artikuluak kontsultatu ahal izango dituzu. Eskuratu nahi dituzun produktu guztiak organ dituzunean, sakatu “Erosketa amaitu” botoia ordaintzeko prozesua hasteko.
Zure lehen erosketa bada edo erabiltzailerik sortu ez baduzu, inprimakiaren eremu guztiak bete beharko dituzu. Erabiltzaile bat baduzu, alta emateko erabili duzun e-mailarekin eta pasahitzarekin hasi beharko duzu saioa, eta inprimakiak eskatzen dizkizun datuak bete besterik ez duzu egin beharko.
MERKATU.ONen erostea edozein dendatan aurrez aurre erostea bezala da: 1kg-ko txorizoa eska dezakezu, baina txorizo guztiek ez dute berdin pisatzen; beraz, kilogramoaren prezioa aldatzen ez bada ere, produktuaren benetako pisuak zertxobait aldatuko du eskaeraren azken zenbatekoa. Alde horretatik, zure eskaera berretsi eta ordainketa osatzen duzunean, MERKATU.ONi baimena eman beharko diozu hasierako zenbatekoa gehi %10eko errekargu gehigarria kobratzeko, azken zenbatekoa aldatu egin baitaiteke pisuan saltzen diren produktuengatik.
Horrela, zure eskaeraren behin betiko prezioa enkarguaren prezioa baino pixka bat handiagoa bada (pisuan saltzen diren produktuak izateagatik), zure baimena izango dugu, araudiak agintzen digun bezala (19/2018 Errege Lege Dekretua eta 2015/2366 (EU) Zuzentaraua). Kobrantza %10 hori aplikatuta egingo da eta kobratutako zenbateko gehigarria itzuliko da saltokiak eskaera osatu eta entregatzeko prest egon bezain laster.
Eskaera berresteko mezu elektroniko bat jaso baduzu, zure erosketa baieztatuta dagoela da. Dendak irekitzen duenean, prestatu egingo du. Eskatu zenuen produkturen bat falta bada edo prezioa aldatzen bada, saltzailea zurekin harremanetan jarriko da lehenbailehen.
Ordainketa egin aurretik eskaera osoa ondo berrikustea gomendatzen dizugu, sistemak ez baitu gerora aldatzeko edo ezeztatzeko aukerarik ematen.
Egoera hori itzulketa gisa tratatuko genuke, beraz, hurrengo galdera ikusi: Nola eska dezaket itzulketa bat?
Merkatu.On-en bidez erositako produktuak dendan bertan jaso daitezke edo etxera bidal daitezke, bai Abanto Zierbenaren barruan (kasu horretan, doan), bai maila nazionalean. Eskaera izapidetzen duzun bitartean, eskaera dendan jaso nahi duzun edo etxera bidaltzea nahiago duzun aukeratu ahal izango duzu.
Produkturen bat dendan jasotzeko bakarrik bada, eskaera guztia dendan bertan jaso beharko da. Gauza bera gertatzen da etxera bidaltzearekin. Eskaera bakoitzak entregatzeko modu bakarra izan behar du. Produktuak konbinatu nahi badituzu, bi eskaera desberdin egin beharko dituzu.
Abanto Zierbenako ordutegia 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara izango da astelehenetik ostiralera , jaiegunetan izan ezik. Baldintzak honako hauek dira:
Correos-ek kudeatzen ditu udalerri horretatik kanpoko entregak, eta, beraz, haien baldintzen mende daude.
Dendan jasotzeko edo etxen jasotzeko aukera hauta dezakezu, doan. Etxez etxeko bidalketa doakoa da helbidea Abanto Zierbenan badago. Etxeko entrega nazionaletarako bidalketa-gastuek BEZa barne hartzen dute eta 10 € koak dira.
Deitu lehenbailehen ea konpondu dezakegun. Zerbitzu-ordutegiaren barruan bagaude (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara, jaiegunetan izan ezik), 609 09 83 53 telefonoan erantzungo dizugu. Ordutegi horren barruan ez bagaude, agente zibikoak deituko dizu zure etxera iristen denean, eta erosketa eskailburuan edo bizilagun baten etxean uzteko baimena eman ahal izango diozu (eraikin berean bada).
Espero dugu inoiz ez gertatzea, eta gertatzen bada, ordutegi alternatibo batean konpondu ahal izatea espero dugu. Deitu 609098353 zenbakira (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara, jaiegunetan izan ezik) edo idatz iezaguzu email bat info@merkatuon.eus helbidera zure berri emanez eta zure izena eta eskaera-zenbakia adieraziz.
Produktua entregatzen duzunetik 14 egun natural dituzu pozik ez zauden artikulu bat itzultzeko eskatzeko. Itzuli nahi dituzun artikulu guztiek entregatutako egoera berean egon behar dute, jatorrizko enbalajearekin eta etiketekin.
Itzulketa bat egiterakoan, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen arloan aplikagarria den Legerian ezarritakoaren arabera, honako hau hartu beharko duzu kontuan:
Merkatu.ON-eko itzulketek ez dute inolako kosturik izango.
Artikulu bat itzultzeko, erabiltzaileak saltokiarekin harremanetan jarri beharko du, produktua itzuli nahi duela adieraziz. Nolanahi ere, itzulketa egingo da eroslea establezimenduan itzuli nahi duen produktuarekin agertzen denean eta saltokiak itzulketa onartzen duenean.
Saltokiak produktua egoera onean dagoela eta itzulketa onartzen duela egiaztatu ondoren, gehienez 7 egun balioduneko epean egingo da itzulketa.
Arazoren bat izanez gero, MERKATU.ONeko Informazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke info@merkatuon.eus. helbide elektronikoaren bidez edo 609098353 telefonoaren bidez astelehenetik ostiralera 9etatik 18etara, jaiegunetan izan ezik.